AUDENASA, Nafarroako autobidearen enpresa emakidaduna, maiatzaren 5ean hasiko da lanak egiten, eta hainbat mozketa egingo dira AP-15 autobidean, Tuterako lotunean. Hori dela-eta, Nafarroako Autobideak erakundeak behin-behineko zenbait desbideratze diseinatu ditu, ibilgailu guztiek modu egokian zirkulatzea ziurtatzearren.