«Balkoi jangarriak» ekimena Bilbon

0

Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute abian. Ekimen horretan, barazkien eta ortuarien laborantzari eta sentsorikaren bidezko ureztatzearen automatizazioari buruzko tailer teoriko-praktiko bi garatzen dira.

Tailer horien helburua da Bilboko etxeetako balkoi eta leihoetan barazkiak landatzea, eta herritarrak sentsibilizatzea gure etxeetan biodibertsitatea sustatzeko.

Tailerrek saio bi dauzkate eta bakoitzak ordu bi irauten du. Lehenengoa martitzenean izan zen, apirilaren 28an, eta bigarrena gaur, apirilak 30, 17:30etik 19:30era. Tailer bietan bete dira plazak.

Tailerretan erakusten dira balkoietan landatzeko zeintzuk diren ontzi motarik egokienak, landarerik egokienak, substratuak, ureztatzea, ereiteko egutegia, birlandaketa, izurriteak eta gaixotasunak, ongarri naturalak, etxeko tratamendu fitosanitarioak edo haziak lortzea eta kontserbatzea, baita landaketarako erremintak eta materialak ere.

Bestalde, sentsorikari buruzko saioan, etxeko balkoi-baratzeetan sentsoreak erabiltzearen abantailak jorratzen dira, bai eta landareen kontrola eta mantentzea hobetzeko modua ere, ureztatzea eta eguzki-argiaren aprobetxamendua optimizatuz. Era berean, ekipamenduko osagai elektronikoak zeintzuk diren (sentsoreak, modulua…), eta ureztatzea automatizatzeko eta argia eta tenperatura monitorizatzeko programazioa azalduko dira.