Bilboko Udalak udal-ikasgelen ordutegiak eta plazak zabalduko ditu asteburuetan, zapatu honetatik (maiatzak 3) ekainaren 1era arte. Errefortzuaren helburua da ikasleek azterketa-garaian izaten dituzten beharrizanei erantzutea.
Ordutegi eta leku gehigarri horiek (208) Deustuko, Otxarkoagako eta Santutxuko udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Txurdinagako kiroldegian eta La Perrera eraikinean eskainiko dira, eta urtean zehar uriko zortzi barrutietako ekipamenduetan eskaintzen diren ohiko 580 lekuak osatzera datoz.
Udal ikasgelen informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.