Donostiako Udaletxeko Ate Irekien lehen eguna arrakastatsua izan da, 642 bisitarirekin

0

Jardunaldiak gaur arratsaldean hasiko dira berriro, eta asteburuan luzatuko dira

Donostiako Udala maiatzeko zubi honetan egiten ari den Ate Irekien Jardunaldiak atzo hasi ziren, eta lehenengo egunean 642 pertsona etorri dira udaletxera eraikina bertatik bertara ezagutzera.

Erakundea herritarrengana hurbiltzeko eta hiriko eraikin enblematiko eta estimatua balioan jartzeko antolatzen diren jardunaldi horietan zehar, donostiarrak eta bisitariak areto desberdinak ikusteko aukera izaten ari dira, hala nola

  • Udalbatza Aretoa,
  • eskailera nagusia,
  • Harrera Gela,
  • Gobernu Batzarraren aretoa
  • eta Prentsa Aretoa,
  • baita udaletxeko beste elementu historiko batzuk ere.

Udaletxeko areto nagusiak igandera arte bisitatu daitezke ondorengo ordutegian:

  • Maiatzak 2: 16:00etatik 20:00etara
  • Maiatzak 3 eta 4: 11:30etik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara

Bisita gidatuak

Ordutegi horretan eraikina laguntzarik gabe bisitatu ahal izateaz gain, oraindik posible da bisita gidatuetarako zenbait taldetan izena ematea (edukiera bete arte), plaza libre gutxi batzuk geratzen baitira.

Horretarako, interesa duten pertsonek bisitaren aurretik langileei kontsulta egin beharko diete. Leku librerik ez badago, eraikina gidaririk gabe bisitatzen jarraitu ahal izango da.

Udalaren historia azalduko duten bisitetarako aurreikusitako ordutegiak honako hauek dira:

Maiatzak 2

  • 16:00 Euskaraz
  • 17:00 Gaztelania

Maiatzak 3 eta 4

  • 11:30 Euskaraz
  • 12:30 Gaztelania
  • 16:00 Euskaraz
  • 17:00 Gaztelania