Gazteriak udako eskaintza aktibatu du auzolandegi eta gazteentzako kanpalekuekin

0

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) abian jarri du udako programazioa; era horretan, estatuko auzolandegietan izena emateko epea maiatzaren 16an amaituko da, eta udako kanpalekuetan, berriz, gaur hasita eman ahal izango da izena. Bi deialdi horiek, Nafarroako Gazte Txartelaren jarduerekin batera, erakundeak datozen hilabeteetarako antolatu duen aisialdi hezitzaile eta parte-hartzailea osatzen dute.