Herritarren Arretarako Iruñeko Bulegoa gaurtik aurrera arratsaldetan ere irekiko da

0

Herritarren Arretarako Iruñeko Bulegoak ordutegia zabaldu du, arratsaldetan ere zerbitzua emateko. Gaurtik, maiatzaren 5etik, hasita, Nafarroako Gobernuak herritarren eta Administrazioaren arteko elkarrizketa eta kudeaketak errazteko duen guneak, arreta etenik gabe eskainiko du 8.00etatik 18.00etara; horrela, baliabide horretarako erabilerraztasuna eta arreta-ordutegia zabalduko dira, Herritarren Arretarako Tuterako Bulegoak egiten duen bezala.