Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ehun ikastetxe baino gehiagok errefortzu pedagogikorako orduak izango dituzte 2025-2026 ikasturtean, ikasleen aniztasunari erantzuteko, Nafarroako Hezkuntza Kalitatean eta Ekitatean aurrera jarraitzeko Itunean jasotako akordioen arabera. Itun hori apirilaren 14an sinatu zuen Hezkuntza Departamentuak ANPE, AFAPNA eta UGT sindikatuekin.