Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen 51. edizioa uztailaren 15etik 18ra egingo da Lizarran, «Hizkuntzak eta nortasunak Goi Erdi Aroko Mendebaldean» izenburupean. Programaren aurkezpena gaur egin da Fray Diego Kultur Etxean, eta Rebeca Esnaola Kulturako, Kiroleko eta Turismoko kontseilariak egin du, Marta Ruiz de Alda Lizarrako alkatearekin eta Francesca Tinti Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta edizio honetako koordinatzailearekin batera, batzorde zientifikoaren ordezkari gisa.