Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 321.123 euro inbertitu ditu Cascanteko Concepción Ximénez kaleko sareak eta zoladura berritzeko. Jarduerak 567.425 euroko inbertsioa ekarri du guztira, eta Nafarroako Gobernuak Toki Inbertsioen Planaren (TIP) barruan gaitutako funtsei esker egin ahal izan da.