Nafarroako Gobernuak behin-behinekotasuna murrizten jarraitzeko ezohiko neurriei buruzko Foru Lege Dekretua onartu du

0

Nafarroako Gobernuak gaurko Gobernu bilkuran onartu du Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloan ezohiko eta premiazko neurriei buruzko Foru Lege Dekretua. Besteak beste, Foru Lege Dekretuak, sindikatuekin Mahai Orokorrean negoziatuak, ezartzen du borondatezko eszedentzia hartu aurretik sartzeko hautaketa-prozedura batean lortutako lanpostuan gutxienez bi urtez egon behar dela, hautaketa-prozesuetan eta lanpostuak betetzeko prozesuetan administrazio-sinplifikazioa egin behar dela, eta osasun-sisteman sartzeko modalitateetan hobekuntzak egin behar direla, betetzen zailak diren plazak betetzea sustatzeko.