Nekazaritzako azalera ekologikoa % 3,8 handitu da azken urtean Nafarroan, 73.000 hektareara iritsi arte

0

Nekazaritzako azalera ekologikoa % 3,8 hazi da azken urtean Nafarroan, 73.000 hektareara iritsi arte, eta goranzko joera sendotzen ari da; izan ere, azken urteetan % 20ko igoera metatu du, 2020ko 60.000 Ha-tik gaur egungo 73.000ra; hau da, Nafarroako nekazaritzako azalera osoaren % 7,91, larreak barne, eta aurreko denboraldian % 7,4 izan zen.

Operadoreen kopurua pixka bat jaitsi egin da, 786tik 768ra, batez ere nekazaritzara eta elaboratzaileetara bideratutako enpresak; aldiz, merkaturatzaileak eta inportatzaileak kopuru berdinetan mantendu dira, eta abeltzainen kopurua zertxobait igo da. Eta negozio-bolumenari dagokionez, nekazaritza ekologikoaren sektorea 160 milioi eurora iritsi zen 2024an.

Hala eman da jakitera astearte honetan jadanik 2024ko datu itxiekin elaboratua izan den Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN) urteko balantzean, zeinetan parte hartu duten Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari José Mari Aierdik, INTIAko gerente Natalia Bellostasek eta CPAENeko presidente Maria José Arrondok, Enrique Arnedo zuzendari teknikoarekin batera.

Aierdiren esanetan, “nekazaritza-azalera ekologikoaren hazkunde berria eta, oro har, ekoizpena lorpen bat da sektorearentzat, eta lehen sektorea XXI. mendean planteatzen ari zaigun ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-erronka handiei erantzuna ematen dien eredu bat bultzatzea suposatzen du. Europak 2030erako ezarritako % 25etik urrun gaude oraindik, baina bide horretatik aurrera egiten jarraituko dugu”

Bestalde, CPAENeko presidenteak adierazi duenez, “datu horiek adierazten dute sektorea egonkor mantentzen dela, eta horrek ez du esan nahi CPAEN/NNPEKetik ekoizpena eta azalera handitu behar direnik, Europako Batzordeak Baserritik Mahaira estrategian dituen helburuak betetzeko, 2030. urtean nekazaritza lurren % 25era ekologikoan iritsi behar dela adierazten baitute, eta zifra hori lortzea zaila dirudi”.

Natalia Bellostas INTIAko gerenteak gaineratu duenez, “INTIA-CPAEN lankidetzak urte askotako ibilbidea du eta lanean jarraitzen dugu gero eta estuago izaten joan dadin. Lankidetza honetan funtsezkoa da bi erakundeen arteko osagarritasuna, bai eta saiaren laguntza ere. CPAENek kontrol-, ziurtapen- eta sustapen-funtzioak ditu, eta INTIAk sektoreari laguntzeko funtsezko tresna izan behar du, ezagutza tekniko-ekonomikotik abiatuta, bai ekoizpenean eta bai merkaturatzean.”

CPAEN/NNPEKen helburuak

Aurreko aldian lortutako helburuei dagokienez, nabarmentzekoa da ENAC akreditazioa lortu izana, zeinek CPAEN/NNPEKen ziurtapen-jarduerari bultzada bat ematen dion, erakundearen kontrol-jarduera egokia legitimatuz, sektorean konfiantza sortuz eta langileen gaitasun teknikoa bermatuz; horrek esan nahi du ziurtapen-sistema fidagarria eta objektiboa dela.

2025ari dagokionez, CPAEN/NNPEKek ekintza iraunkor bat planteatzen du, ekoizpen ekologikoaren balioa goraipatzen duten hainbat ekintza eta sustapen-kanpainarekin, gizarte elikagai ekologikoak, haien balioak, lurralde-kohesioari dagokionez duten eginkizuna eta nekazaritza-ingurunean bizitza eta ingurumena hobetzea ezagutaraziz, kontsumoa eta, horrekin batera, operadore kopurua eta azalera handitzea eragingo duen kontzientziazio handiagoa lortzen saiatuz.

Sustapen-ekintzekin jarraitzen duen ekintza hori erakunde ziurtatzaileak azken urteetan egindako lanean oinarritzen da, Nafarroako familien % 97k elikagai ekologikoak erosten ditu osasunerako hobeak direla uste dutelako, eta, gainera, bertako elikagaiak direla balioesten du. Izan ere, sektoreak esku artean dituen datuen arabera, Nafarroako hiru etxetatik batek elikagai ekologikoak erosten ditu osasunerako hobeak direla uste dutelako, eta, gainera, bertako elikagaiak direla balioesten du.

Sustapen-ekintzei dagokienez, nabarmentzekoa da aurten Nafarroako Azoka Ekologikoaren hamargarren urteurrena, Noaingo Zentzumenen Parkean beste behin egingo den edizio berezi batean islatuko dena. Beste urtebetetze bat Ekomerkatuarena da. Aurten bost urte beteko ditu eta herritarrei elikagai ekologikoak zuzenean hurbiltzen dizkie ekoizleen eskutik.

Aurreko deialdiaren arrakastaren ondoren, Ekomiradak argazki-lehiaketa errepikatu da aurten, eta Ekoaula proiektuari eutsi zaio, ikastetxeetan ikasleei, irakasleei eta familiei zuzendutako sentsibilizazio- eta hedapen-ekintzekin.

Gizarte-erantzukizuneko ekintzek ere jarraipena izango dute ASPACErekin zeinekin lankidetza areagotu nahi den 2024ko esperientzia onaren ondoren. Esperientzia horretan, Elikagaien Bankurako tomateak bildu ziren, eta partida hori handitu egin da lankidetza berri batekin, oraingoan Nafarroako Minbiziaren aurkako Elkartearekin.