Ospitaleek, Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroek (CASSyR) eta Lehen Mailako Arretako zentroek funtsezko zeregina dute amagandiko edoskitzearen sustapenean, mantentzean eta laguntzan. Arlo horretan egindako lana aitortzeko, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak eta Nafarroako iparraldeko eta ekialdeko hamalau osasun-zentrok aurrera egin dute IHAN-UNICEF «Jaiotze eta Edoskitze Laguntzaren Arreta Humanizatua Emateko Ekimena» akreditazioan, 2. fasera iritsi arte. Aitorpena gaur banatu da Madrilen, Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalean egindako ekitaldian.