Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bat egiten du Euskaraldiarekin

0

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak bat egiten du Euskaraldiaren helburuekin, eta hori adierazteko, gaur goizean, zenbait kargudunek eta langile talde batek, -izena eman duten lagun guztien ordezkari gisa-, argazkia egin dute Lakuan.

Guztira, 96 langilek eman dute izena lantokian, Euskaraldiaren parte hartzeko;  68 ahobizi izango dira eta 28 belarriprest.

Euskaraldiaren laugarren edizioari aste honetan emango zaio hasiera. Maiatzaren 15etik 25era luzatuko da euskararen erabilera akitbatzeko ekimena. Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa soziala da, eta Euskal Herri osoan aldi berean egingo da.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere ahobizi eta belarriprest rolak betetzeko izena eman duten herritarrak izango dira protagonistak. Horien artean izango dira Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, sailburuordeak, zuzendariak eta langileak.