Justizia eta Giza Eskubideen Sailak bat egiten du Euskaraldiarekin

0

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak bat egin du aurten ere Euskaraldiarekin, bizitzaren esparru guztietan euskararen erabilera sustatzen duen ekimen sozialarekin, egunerokotasunetik hasi eta ingurune profesional eta instituzionaleraino.

María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposamen honen balioa azpimarratu du, “Euskaraldia ariketa linguistiko bat baino askoz gehiago da. Gure egunerokoan euskara nola erabiltzen dugun hausnartzeko aukera da eta, batez ere, aurrerapauso bat emateko: gehiago hitz egin, hobeto ulertu eta naturaltasunez elkarbanatu”.

Ahobizi edo belarriprest gisa parte hartzera animatu dute sailetik, hizkuntza ingurune irekiagoa, ulerkorragoa eta parte-hartzaileagoa sustatzeko funtsezko bi rol. Sailburuak adierazi duen moduan: “ laguntzen duen eta euskaraz ere adierazten den administrazio batean sinesten dugu”.

Sailak hizkuntza eskubideekin, kultur aniztasunarekin eta administrazio hurbil eta anitza sustatzearekin duen konpromisoa islatzen du Euskaraldiarekiko atxikimenduak. “Euskarazko hitz bakoitzak balio du”, amaitu du sailburuak.