Nerea Alday izango da Joko eta Ikuskizunen zuzendaria

0

Segurtasuneko sailburuak Nerea Aldai Garate izendatu du Joko eta Ikuskizunen zuzendari. Aldai Ingeniari Tekniko Industriala da eta Azkoitiko Sidenor Industrial S.L.ko mantenimendu mekanikoko arduraduna izan da orain arte. Gaur egun Azpeitiko udaleko zinegotzia ere bada.