Hemen da Euskaraldia!

0

Hasi da Euskaraldia! Gaurtik hurrengo maiatzaren 25a arte, 11 egunetan zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek, euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dute.

Belarriprest eta ahobiziek, gutxienez aste eta erdian, lehen hitzak euskaraz egiteko ahalegina egingo dute; eta elkarrizketa elebidunak ugarituko dira, han eta hemen. Belarriprestak eroso esango dio parean duenari berarekin euskaraz hitz egiteko, eta ahal duen guztietan berak ere euskaraz egingo du. Txapa jantzita ibiliko gara 11 egunetan, kalean, lanean eta aisialdian euskaraz erosoago aritzeko.

Euskaraldia hasi dela ospatzeko, beraz, hamaika ekitaldi antolatu dira Euskal Herriko txoko askotan: guztietan irakurriko da testu bateratu bat, eta denek batera jarriko dute Euskaraldiko txapa 19:00etan. Hortik aurrera, dantza, musika eta ikuskizunak izango dira, besteak beste, herri eta hiri hauetan:


● Bilbo, 18:00etan Indautxu plazan
● Gasteiz, 18:00etan Foru plazan
● Getxo, 17:30ean Gure Zirkuko plazan, Portu Zaharra
● Iruñea, 19:15ean O plazan
● Donostia, 19:00etan Blas de Otero plazan
● Baiona, 18:00etan Patxa plazan
● Andoain, 19:00etan Zumea plazan
● Irun, 19:00etan Zabaltza Plazan
● Orendain, 18:00etan herriko plazan
● Astigarraga, 18:00etan emakume plazan
● Ordizia, 18:00etan plaza nagusian
● Azpeitia, 19:00etan herriko plazan
● Usurbil, 18:30ean kalejira udaletxetik
● Mendaro, 19:00etan udaletxean
● Lemoiz, arratsaldean Armintzako portuan
● Dima, 19:00etan plazan
● Barakaldo, 18:30ean herriko plazan
● Ortuella, 18:00etan, Otxartaga plazan
● Portugalete, 19:00etan, San Roke plaza-Solar Plaza