Foru Komunitateko 44 gaztek diploma bat jaso dute gaur goizean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako INTIA enpresa publikoaren eskutik urtarrilean hasi zen nekazaritza-sektorean sartzeko ikastaroa amaitu dela egiaztatzeko. Horietatik 36 gizonak dira eta 8 emakumeak; 28 nekazaritzan hasiko dira, eta gainerako 16ak abeltzaintzan.