Aurtengo edizioan Amara Berri, Ikasbide eta Katalin Erauso ikastetxeetako haurrek parte hartu dute
Astearte honetan eman zaio amaiera ‘Zure hiria zaintzen’ programaren baitan antolatutako jarduerei. Real Arenako auditoriumean ospatu da sari banaketa ekitaldia eta bertan izan dira marrazki lehiaketan saridun izan diren ikasleak. Baita programaren antolaketan lagundu duten eragileak. Horien artean izan dira Eneko Goia, Donostiako Alkatea; Iñigo García Villanueva, Hezkuntza eta Gazteriako zinegotzia; Mikel Chillida, Chiliida-lekuko garapen zuzendaria; Arantxa Julián, ARCCO merkataritza-guneko gerentea; Ainara Muga, Real Sociedad Fundazioko kidea.
Garcíak adierazi duenez, ‘Zure hiria zaintzen’ programaren bidez, gure hiriko txikienek betetzen duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi dugu. Beraiek dira, beren begirada garbi, bitxi eta kritikoarekin, hiria ikuspegi berrietatik ulertzen laguntzen digutenak eta Donostiaren etorkizuna bere eskuetatik ere pasatzen dela gogorarazten digutenak. Proiektu honen bidez, ikasleek beren hiria, erakundeak, historia eta balioak hobeto ezagut ditzaten bilatzen dugu, haien parte-hartze aktiboa eta arduratsua sustatuz, egungo herritar gisa, eta ez soilik etorkizunekoak. Ziur gaude haurrek hiria norberarena dela sentitzen dutenean hiria zaindu, errespetatu eta eraldatu egiten dutela”.
360 haur parte hartu dute
Aurten, 360 ikaslek parte hartu dute, Amara Berri auzokoak, LH5 eta LH6 mailetakoak, hain zuzen ere. Parte hartu duten ikastetxeak hauek izan dira: Amara Berri, Ikasbide eta Katalin Erauso.
“Zure hiria zaintzen” proiektua bi fasetan garatu da: Lehenengoan, Udaleko Hezkuntza Atalak unitate didaktiko bat prestatu eta ikastetxeetan landu da; eta, aurreko lan horretatik abiatuta, bisita gidatu eskaini zaie ikasleei udaletxera. Bigarren fasean, eta ikasitakoa oinarri hartuta, ikasleek egindako marrazkien lehiaketa antolatu da. Lanak maiatzaren 25era ikusgai dira ARCCO merkataritza-gunean. Erakusketan Amara Berri eta Ikasbide ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute.
Sarituak
• Edukiaren saria: Sara Romo, AMARA BERRI eskola, Ferrerias eraikuntza
• Lan artistikoaren saria: Martina Landache Ganboa,IKASBIDE ikastola
• Leloaren saria: Maddri Sarobe, AMARA BERRI eskola, Ferrerias eraikuntza
Sariak kolektiboak izan dira, hau da, hautatutako lanen egileak parte diren ikasgeletako ikaskide guztiek jaso dituzte. Sari banaketa maiatzaren 20an izan da, Real Sociedad Fundazioaren auditorioan, eta programaren laguntzaile diren elkarte eta erakundeetako ordezkariek banatu dituzte.