Foru Gobernuak eta Iruñako Udalak TwIN proiektua aurkeztu dute gaur, Nafarroan lurralde-biki digitalak erabiliz berrikuntza bultzatzen duen ekimena. Ekitaldia Nafarroako IRIS Poloan egin da, hiriburuan, eta startup, ETE eta enpresa teknologikoei zuzendutako parte hartzeko aukera eta deialdi berriak iragartzeko ere balio izan du.