Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetako bigarren Gazteriaren Sailarteko Batzordea bildu du gaur goizean. Bertan, Departamentuetako 20 bat zuzendari nagusik Gazteriaren Foru Estrategia berriaren xehetasunak ezagutu ahal izan dituzte, eta nabarmendu dute estrategia hori Nafarroako gazteen parte-hartze zabalari esker egin ahal izan dela.