Chivite Lehendakariak nabarmendu duenez Gobernuak, Bidean sozietatearekin, «osasun-arreta hurbilago eta eskuragarriago bat indartzen» du

0
IRATI AIZPURUA

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Maria Chivite Navascuesek Foru Komunitatean osasun-garraioaz arduratzen den sozietate publiko berriaren egoitza nagusia bisitatu du gaur goizean, Iruñeko Agustinos industrialdean. Ekitaldian zehar, egoitza inauguratu da ofizialki, eta datorren larunbatean, maiatzaren 31n, zerbitzua martxan jartzeko erabiliko diren anbulantzien flota eta ekipamendua aurkeztu dira.