Euskal Herriko IV. Elektrotxaranga Lehiaketako sari nagusia, Iruñerrira

0

Azken lau asteotan, sekulako giroa sortu dute elektrotxarangek Azpeitiko kaleetan. Taldeen maila ere “oso-oso ona” izan dela azpimarratu dute antolatzaileek. Musikaltasuna, sonoritatea, interakzioa, martxan jotako musika, abestien aniztasuna, euskara, parekidetasuna eta beste irizpide batzuk kontuan hartuta, azkenean, 3indarrok taldea izan da txapeldun. Bigarren iazko irabazleak geratu dira: Elektrotxufla.

Laugarren aldiz egin da Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketa, Azpeitiko Udalak eta AZTE Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatuta. Zazpi taldek hartu dute parte, lau larunbatetan banatuta.

Irabazleak, 3indarrok elektrotxarangak, 6.000 euro jasoko ditu, eta emanaldi bat eskainiko du aurtengo saninazioetan. Bigarren egin duen Elektrotxuflak, berriz, 1.000 euroko saria izango du.