Nafarroako Gobernua Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren 2022ko Foru Legea aldatzeko prozesua abian jarri du, eta, era horretan, zenbait aldaketa tekniko egingo ditu Lege horren artikuluetan, ezarpen praktikoa errazteko eta arintzeko helburuarekin, indarrean egon den hiru lehen urtetan izandako esperientzia kontuan hartuta, baina Lege horrek larrialdi klimatikoen testuinguruan planteatzen dituen helburu finalistak murriztu edo alde batera utzi gabe. Aldaketaren aurreproiektua jendaurrean egongo da atzotik hasi eta 30 egun baliodunetan, datorren uztailaren 3ra arte. Modu horretan, ohiko aldi arautua bikoiztuko da, herritarren parte-hartzea errazte aldera.