Irujo kontseilariak “Nafarroako automozio sektorearen sendotasuna eta erresilientzia” nabarmendu ditu

0
IRATI AIZPURUA

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak urteko hirugarren #EventoEstrategicoS4 ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Automobilgintzari eta mugikortasun iraunkorrari buruzkoa izan da ekitaldia, eta Nafarroako Zirkuituan egin da, Los Arcosen. Bertara hurbildu dira ekintzailetzaren ekosistemako, zentro teknologikoetako, ETEtako eta sektoreko enpresa handietako ordezkariak I+Gko proiektu estrategikoen deialdiko VOLTA Erronkan sartutako proiektuak ezagutzeko.