Begoña Pedrosa: «Kalitatezko hezkuntza garatzea gizarte batek egin dezakeen inbertsiorik onena da»

0

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak eskola publiko eraldatzailearen aldeko apustua berretsi du, kohesionatzailea den eta etorkizunerako jomugak dituen eskola publikoarekin.

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak 32. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren ekitaldi instituzionalean parte hartu du gaur Urduñan, ekitaldiak Urduñako Udalaren eta Hezkuntza Sailaren babesa izan du.

Sinbolismoz beteriko jardunaldi horretan, Pedrosak joan den ostiralean Bilbon gertatutako hilketa matxista irmotasunez gaitzetsiz hasi du bere hitzaldia. Biktimaren familiari, lagunei eta hezkuntza-komunitateari elkartasuna adieraziz. Aldi berean, euskal hezkuntza-sistemak berdintasunean oinarritutako hezkuntzarekin eta ardura kolektiboarekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du.

«Errotu» lelopean, sailburuak eskola publikoak errotze, komunitate eta eraldaketa gune gisa duen balioan azpimarratu du. «Eskola publikoa sare bizia da etasustrai sendoakditu. Haur bakoitzari hazteko behar duten guztian laguntzen dion eskola», adierazi du Pedrosak, ingurune aldakor bati ekitatetik, entzutetik eta parte-hartzetik erantzuteko duen gaitasuna azpimarratuz.

Sailburuak gogorarazi duenez, duela 30 urte, komunitateak bere eskola publikoa bultzatzea erabaki zuen eta ordutik hona aurrera egin du. Azpimarratu du, berritzen eta ikasleei laguntzeko modu berriak imajinatzen jakin izan duela, sormenez eta proeiktuaren parte sentituz.

Pedrosak nabarmendu duenez, egungo erronken aurrean, ingurune aldakorrari erantzuten dion eskola publikoa etorkizunera jarri du iparroratza…plan estrategiko berri batekin. Hezkuntza . Asmo handiko ikuspegi pedagogikoak hartuta abiatu da, baliabideetan, azpiegituretan eta hezkuntza-plangintzan inbertsioakeginez. Eredu eraldatzaile bateruntz jauzia egiteko momentua dela adierazi du Pedrosak.

Gainera, sailburuak etapa honetarako lehentasunezko lau ardatz nabarmendu ditu: ikasleen hazkunde pertsonal eta akademikoan oinarritutako kalitatezko hezkuntza-proiektuak sustatzeko beharra; atzerritar jatorriko ikasleak arrakastaz hartuko dituen eskola publiko inklusiboa bermatzea; irakasle-taldeen lidergo pedagogikoa eta profesionala indartzea; eta ikastetxe bakoitzak eskola publikoaren etengabeko hobekuntzan eragile aktibo gisa duen zeregina indartzea, sare-lanetik eta ingurunearekin duen loturatik abiatuta.

«Euskara ez da soilik ikasteko hizkuntza. Bizitzeko modu bat da, komunitatea eraikitzeko modu bat, hemen jaio zirenen eta ondoren etorri direnen arteko zubiak eraikitzeko tresna bat. Euskara harrera egiten duen, gonbidatzen duen, “hau ere zure etxea da” esaten digun hizkuntza bat da», azaldu du sailburuak, euskara eskola publiko kohesionatzaile eta integratzaile baten erdigunean kokatuz.

Bere hitzaldian, Begoña Pedrosak azpimarratu du euskal hezkuntza-sistema eta haren emaitzak hobetzeko beharrezkoa dela ikuspegi bateratuarekin, erantzukizun partekatuarekin eta ikasleen garapenean eta ongizatean aldeko apustu irmoarekin aurrera egitea. Eta mezu argi batekin amaitu du: «Kalitatezko hezkuntza garatzea gizarte batek egin dezakeen inbertsiorik onena da. Ez da bat gehiago: onena da «.