Hezkuntzak ikasleen matematikarekiko atxikimendua lortzeko, berrikuntzan eta hobekuntza estrategietan sakontzen jarraituko du

0

Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoaren sariak banatzeko ekitaldian, Begoña Pedrosa sailburuak berretsi egin du Hezkuntza Sailak hezkuntza-zerbitzuarekin eta haren hobekuntzarekin duen konpromisoa, “betiere ikaslea ardatz hartuta”.

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa irabazi duten ikasleen lana saritu du. Ekitaldiaren helburua da ikasleen eta irakasleen talentua eta dedikazioa aitortzea, eta, halaber, ahaleginari, konstantziari eta “ezagutzarekiko maitasunari” balioa ematea. Ikasleen matematikarekiko atxikimendua eta ikaskuntza lortzeko Hezkuntza sailak  “berrikuntzan eta hobekuntza estrategietan sakontzen” jarraituko duela berretsi du. “Matematikaren arloan ikastetxeek emaitzak hobetzeko eta hezkuntza berritzeko duten inplikazio-maila da gure curriculum-estrategiaren lan-ildoetako bat, eta horretan lanean jarraituko dugu”, ondorioztatu du.

Gainera, sailburuak ospatu duenez, “nolabait, zuek sarituta, gure hezkuntza-sistema saritzen ari gara” eta gaineratu du Hezkuntza Sailak konpromisoa duela “hezkuntzarekin eta haren hobekuntzarekin”. Era berean, ikastetxeetan egiten duten lanaren bidez irakasleen ekarpena eta sorrarazten duten motibazioa aitortu ditu.

Matematikak, Hezkuntza sailburuaren esanetan, “esperientzia” modura landu behar dira gure ikastetxeetan eta, horretarako, baliabide digitalak etengabe erabiltzea sustatu eta ikasleei gogoeta, arrazoiketa, konexioak egitea, komunikazioa eta sormena bultzatuko dituzten ikas-egoerak eskaini behar dira.

Luis Chillida Eduardo Chillida eskultorearen semeak eta Pedro Alegria matematika-irakasleak parte hartu dute ekitaldian, eta sariak banatu dizkiete ikasle hauei:

Iris Angulo Alvarez (Balmaseda BHI)

Oier Olmos Chico (San Adrián BHI)

Itsaso Burzaco Ugarte (Los Herran BHI)

Unai Olmos Chico (San Adrián BHI)

Julen Angulo Pablos (Miguel de Unamuno BHI)

Jare Baliño Campelo (Solokoetxe BHI)

Andere Bartolome Sagredo (Ekialdea BHI)

Lur Elorza Altuna (Beasain BHI)

Nahi Gonzalez de Heredia Angulo (Koldo Mitxelena BHI)

Mikel Patino Torrecilla (Lauaxeta Ikastola)

Paul Martinez Madariaga (Mary Ward Ikastetxea)

Henar Rodriguez Arratibel (Usandizaga-Peñaflorida Amara BHI)