OHAR ARGIGARRIA
OSAKIDETZAk argitu du ez ziola kargu hartu Euskadiko Osasun Zerbitzu Publikoko zainketa aringarrien zerbitzuko inori.
OSAKIDETZAk argitu duenez, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko erizaintzako kargu batek zenbait profesional ohartarazi zituen ospitaleko ibilgailu korporatibo bat aldez aurretik abisatu gabe eta lan-ordutegitik kanpo erabiltzeko arriskuaz.
Informazioa lehen ordutik gezurtatu da, baina sare sozialetan eta zenbait komunikabidetan bertsio hori behin eta berriz errepikatu denez, OSAKIDETZAk berretsi du ez dela egon kargu hartzerik, eta dena profesionalaren lan-ordutegitik kanpo ibilgailu bat behar bezala erabiltzeko iradokizunera mugatzen dela, aldez aurretik jakinarazi gabe eta idatziz jasota utzi gabe.
Prebentziozko informazioa da ibilgailu korporatibo baten erabileraren kudeaketan, langilearen segurtasuna babesteko, edozein gorabeheraren aurrean.
Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak balioan jarri nahi dute zainketa aringarrien unitateko lantaldeetako profesionalen lana, bereziki pediatrikoena, beren profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik. Eguneroko konpromisoa arreta medikoaz haratago doa bizitzako unerik zailenetan.