NOU-eko lan batek Europako Erradioterapia eta Onkologia Elkartearen 2025eko Kongresuan errekonozimendua jaso du

0
Equipo Oncología Rdioterápica HUN

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradioterapiako Unitate Funtzional Integratuak (UFI) aurkeztutako lan batek errekonozimendua jaso du Vienan egin berri den 2025eko Erradioterapia eta Onkologiako Europako Elkartearen (ESTRO) kongresuan. NOUeko unitate honen komunikazioa kongresuaren edizio honetan aurkeztu diren 5.000 pertsona baino gehiagoren abstract-ik (laburpen zientifikoa) onenen %5en artean hautatu da, eta, erakundearen arabera, orain arteko aurkezpen mota honetako kalitate mailarik altuena erregistratu da.