Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu duen foru-dekretuaren bidez, Eva Gurria Marco soziologoa izendatu du Migrazio Politiketako zuzendari nagusi, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan. Izendapena, ostegun honetatik, ekainaren 5etik, aurrera izango da indarrean, eta orain arte zuzendari nagusia izan den Maria Soledad de la Nava Martinek kargua utzi ondoren egin da.