Nafarroako Gobernuak laguntza berriak sustatu ditu enpresako ibilgailuak txatar bihurtzeko

0

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiari enpresa-ibilgailuak txatar bihurtzeko beste laguntza-sorta bat emateko, banakako ebaluazioaren bidez. Lehen urrats horren ondoren, xede horretarako aurreikusitako 300.000 euroko gastua baimenduko duten izapideak hasiko dira, eta laguntzen oinarri arautzaileak onartuko dira, ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko direnak. Argitaratu ondoren, laguntza horiek eskatzeko epea irekiko da. Laguntza horiek partikularren ibilgailuak txatar bihurtzeko berriki baimendutakoei gehituko zaizkie, horiek ere deialdia egiteko izapidetze-fasean baitaude.