Neurria ekainaren 16an jarriko da martxan eta bertakoek aparkatzea erraztuko du
Donostiako Udalak Manteo (2-2 sektorea) eta Morlans (1-2 sektorea) TAO eremuetan araudia egokitu du aparkatzeko gehieneko denbora 3 ordura murriztuz. Horrek ibilgailuen txandakatzea areagotuko du eta Bertakoentzako baimena duten ibilgailuek aparkatzeko aukera gehiago izango dute.
Araudi berri hori ekainaren 16an, astelehenean, sartuko da indarrean, baina lehenengo astean kontrol informatiboa baino ez da egingo, horrelako aldaketak egiten direnean egin ohi den bezala.
Bi eremu horiek, gaur egun, iraupen luzeko erregulazioa dute (5 orduko gehieneko denbora Morlansen kasuan eta 9 ordukoa Manteoren kasuan), eta, horren ondorioz, denbora luzez erabiltzen dira, aparkatzeko aukerak murriztuz eta inguruan bizi diren pertsonen aparkatzea zailduz.
Manteoren kasuan, egoera hori uda-sasoian gertatzen da bereziki, pertsona asko hondartzetara ibilgailu pribatuan joaten direnean eta inguruko plazak egun osoan zehar okupatzen dituztenean.
Gehieneko denbora 3 ordura murriztuko denez, Bertakoen baimena duten ibilgailuek normaltasunez aparkatzen jarraitu ahal izango dute, baina, horrez gain, inguruan leku libreak aurkitzeko aukera gehiago izango dute.