Osasunbideako Larrialdietako profesionalek Tolosan larrialdietako medikuntzan murgiltzeko prestakuntza multisentsorial batean parte hartu dute

0

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bost profesionalek, Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzako eta Bizi-larrialdiko Arretarako Zuzendaritza Teknikoko kideek, Tolosan (Frantzia) antolatutako prestakuntza berritzaile batean parte hartu dute berriki, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak Nafarroan koordinatutako SA-URG mugaz gaindiko europar proiektuaren esparruan. Prestakuntza Tolosako CHUko Ingurumen Simulazio eta Neurosentsorial Zentroan (SENS) egin da. Zentro horrek hondamendi-egoeretan hainbat zentzumenen murgiltzea eskaintzen du, larrialdietako medikuntzan murgiltzeko prestakuntzaren abangoardian.