- Miren Elgarrestak azken urteotan ikusarazten ari diren aurrerapenak sendotzeko eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzeko deia egin du
- Etorkizun hurbilean emakume eta gizonek jaiak berdintasunean ospatzea lortzeko une historiko erabakigarria bizi dugula uste du
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Noemí Ostolaza idazkari nagusia Alarde Mistoaren ospakizunetan izango dira astelehena ekainak 30, San Martzial eguna dela eta. Horrela, Emakundek babesa adierazi nahi dio alarde berdinzaleari, eta, orain arte egin duen bezala, bere languntza eskaini nahi dio emakume eta gizonek berdintasunean parte hartzek aukera izan dezaten honelako ekitaldi publiko, herrikoi eta parte-hartzailean.
Emakundeko zuzendariaren iritziz, «oso garrantzitsua da azken urteetan sumatzen diren berdintasunaren aldeko aurrera pausoak sendotzea eta finkatzea», eta «aukera-agertoki berri hori elkarrizketaren, akordioaren eta lankidetzaren bidez berdintasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzeko aprobetxatzea».
Emakunderen ustez, ezinbestekoa da ildo horretan lan egitea, eta, bere lankidetza eskaintzen die alkateari eta udalerriko udalbatzari, etorkizun hurbilean berdintasunezko jaiak ospatu ahal izateko bideak irekitzen jarraitzeko, non emakumeek eta gizonek berdintasunean parte hartu ahal izango duten.
Elgarrestak uste du oraindik benetako berdintasunerantz egiteko dauden urratsak ezinbestekoak direla, ez bakarrik justizia sozialagatik, » berdintasunaren alde gero eta sentsibilizatuago dagoen gizarte batean, Irungo biztanleek positiboki baloratuko luketen keinua izango litzatekeelako».








