Lide Amilibia: «Gizarte zerbitzuen sistema informatiko bakarra diseinatzeko lanean ari gara»

0

Gaur Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan, Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzako Organoaren zuzendariak Euskadiko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen datuak bilduko dituen sistema informatiko bakarra diseinatzeko erronkari buruz hitz egin du. «Erabiltzaile bat udaleko gizarte-zerbitzuetatik Aldundikoetara igarotzen denean, datu guztien berri eman behar du beste behin ere. Hori saihestu behar dugu, informazio-sistema bateratu bat eraikitzen ari gara. Informazioa berehala pasako da leku batetik bestera, oso beharrezkoa da «, azaldu du Lide Amilibiak.

EKD indizea

Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzako Organoaren zuzendariak Euskadik gizarte-zerbitzuen sistema publikoan duen lidergoari buruz ere hitz egin du Hala berretsi du orain dela egun gutxi ezagutzera eman den EKD indizeak. «Gure aldetik, gizarte-politika eta zerbitzuetan egiten den inbertsioa gero eta handiagoa da, eta garrantzitsua da arloko profesionalek errekonozimendu hori ematea» azpimarratu du Amilibiak. Era berean, gogorarazi du Euskadin biztanleko egiten den inbertsioa Estatuko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago dela, hau da, 1.203 euro biztanleko.