Martxan dira Hondarribian Uda Jolas eta Uda Abentura, izena eman duten guztiak parte hartzen ari direlarik

0

Aurten, pozik adierazi nahi du Udalak izen eman duten haur eta gazte guztiek parte hartzeko aukera izan dutela, inor kanpoan utzi gabe. Guztira, 294 izen-emate jaso dira Uda Jolasen, 69 Udabenturako lehen txandan, eta 92 bigarren txandan.

Kudeaketa guzti honek lan tekniko zehatza eta koordinazio handia eskatu du, eta hilabete askotako prestaketa eta antolaketa lanaren emaitza izan da.

Udajolas programan, 5 eta 11 urteko 263 haurrek parte hartuko dute. Uztailaren 1etik 30era ekintzaz beteriko hilabetea izango dute, eta aurten gainera, Izan Arrantzale jarduera estreinatuko dugu Hondarribiko Kofradiarekin elkarlanean.

Udabentura programan, berriz, 12 eta 14 urteko gazteek hartuko dute parte. Bi txanda izango dira: lehenengo txanda uztailaren 2tik 15era izango da, 62 gazterekin; bigarrena, uztailaren 16tik 30era, 79 gazterekin.

Gogoratu edozein zalantzarako Gazteen Zerbitzuak uztailean zehar goizeko 10:00tik 13:00ak arte arreta zuzena eskaientzen duela Jabier Ugarte 6ko bulegoan. Edo nahi izan ezkero, 688 72 80 57 telefonora deitu daitekeela.

Hurrengo urtera begira, esleipen publiko berria aterako da Hondarribiko udalekuak antolatzeko.