Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak txitxarroaren arrantzaren aldi baterako geldialdiak eragindako flotarentzako laguntzak deituko ditu

0

Inguraketa-ontziak eta aparailu txikietakoak; guztira 268.784 euro erabiliko dira horretarako

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, txitxarroaren arrantzaren aldi baterako geldialdiak eragiten dien eta egoitza-portua Euskadin duten ontzientzako, inguraketako eta aparailu txikietako ontzientzako, laguntzak deitzeko denari. Horretara guztira 268.784 euro bideratuko dira.

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak zehaztu duenez, egoitza-portuak Bizkaian eta Gipuzkoan dituen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako gelditzeak eragindako galerak konpentsatzeko laguntzen urteroko deialdia da, horren bidez txitxarroaren arrantzan geldialdia ezartzen da –teknikoki JAX/08C stocka–, inguraketa-flotarentzat eta espezie horren mendeko aparailu txikietakoarentzat”.

Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen gehieneko guztizko zenbatekoa 268.784 euro da. Funts horietatik 188.148,80 euro, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (EIAAF) dagozkio, eta gainerako % 30, hau da, 80.635,20 euro, Euskadiko aurrekontuei dagozkie. Laguntzen guztizko zenbatekotik, 163.184,0 euro armadoreentzat dira eta 105.600,00 euro arrantzaleentzat.

Deialdi honen barruan emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, zenbateko oso hori agortu ondoren ez da beste laguntzarik emango.

Euskal flotak ez zuen txitxarroaren kuota espezifikorik izan 2024an. Euskadiko flotaren zati bat barne hartzen zuen Sole Handiko flotarentzako txitxarro-kuota 710 tonara zabaldu zen, 60 tona gehiago sartuta harrapaketa osagarri gisa, MAPA´ren arabea. Gainera, 2.500 kg-ko muga ezarri zen itsasontzi eta marea bakoitzeko harrapaketa osagarri horretarako, berrikusteko aukerarekin.