Hilda aurkitu dute Gorbeia inguruan desagertutako gizona

0

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek hilda aurkitu dute atzotik Gorbeia mendiaren inguruan desagertuta zegoen 86 urteko gizona.

Gaur, 20:30ean, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen bilaketa-dispositiboan parte hartzen ari zen Ertzaintzaren helikopteroak atzo desagertutako gizonezkoaren gorpua aurkitu du Gorbeia menditik gertu.

Bilaketa atzo gauean hasi zen. Desagertuaren seme batek jakinarazi zuen aita goizean joan zela mendira, baina ez zela etxera itzuli. Bilaketa lanetan ari zen Ertzaintzaren patruiletako batek desagertutako gizonaren autoa aurkitu zuen Muruako harrobien aparkalekuan, Gorbeian.

Operatiboa, gaur egun osoan martxan egon dena, arratsaldeko azken orduan amaitu da, desagertuaren gorpua aurkitu dutenean.