Udan egiten ari diren prebentzio-kontrolen kanpainaren barruan sartzen dira jarduera horiek
Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, prebentziozko alkohol- eta droga-kontrolak areagotuko ditu aste honetan Euskadiko errepide-sarean, udako hilabeteetan egiten ari diren prebentzio-kontrolen kanpainaren esparruan. Zehazki, uztailaren 14tik 20ra bitarteko astean, astelehenetik igandera, gauzatuko da errefortzu hori eta, ondoren, abuztuaren 1etik 3ra, 15etik 17ra eta 22tik 24ra bitarteko asteburuetan jarraituko du.
Kontrol horiek, urte osoan zehar istripu larriak eragiten dituzten arrisku-portaerak prebenitzeko helburuarekin trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko egingo diren 32 kanpainen egutegian sartzen dira.