Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin txikiko identifikatu eta atxilotu ditu hainbat ibilgailuri kalteak eragiteagatik

0

Azken egunetan, Hondarribiko hainbat puntutan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragitearen harira, Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin txikiko identifikatu eta atxilotu ditu. Pertsona horiek Gipuzkoan ospatzen ari zen kirol ekitaldi batean parte hartzen ari ziren.

Udaltzaingoak bi egunetan burutu du ikerketa, herritarren segurtasuna eta ondasunen babesa lehenetsiz, eta gertakarien inguruko informazio zehatza bildu ostean, dagokion espedientea ireki da Hondarribiko Udalean, gertakarien erantzukizunak eskatzeko.

Hondarribiko Udalak nabarmendu nahi du Udaltzaingoak egindako lana eta erakutsitako konpromisoa, ahalik eta epe laburrenean egoera argitu eta erantzun instituzionala ematea ahalbidetu duelako.

Gainera, Udalak gogorarazi nahi du kalteak jasan dituzten herritarrek Udaltzaingoaren egoitzara jo dezaketela dagokion salaketa jartzera, euren eskubideak defendatzeko eta espediente administratibo eta judizialak behar bezala izapidetu ahal izateko.