Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Negoziazio Kolektiboko Gutxieneko Soldataren Azterketa aurkeztu die gaur ELA eta LAB sindikatuei, berariazko bilera batean.
Torres lehendakariordearekin batera, Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordea eta Elena Perez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea izan dira.
Ekimen hau Eusko Legebiltzarraren eskaera bati eta Gobernu akordioaren 61. konpromisoari erantzuten dio. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak hitzarmeneko gutxieneko soldatari buruzko azterlana aurkeztu die gizarte-eragile guztiei, bai sindikatuei, bai enpresa-erakundeei, eta aurrera egin du kalitatezko enpleguaren eta lan-harreman propioen aldeko konpromisoan, Euskadiko gizarte-kohesioa eta soldata-berdintasuna indartuko dituena.