Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1.160.295 euro eman dizkie 68 ETEei, txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko. Aurkeztutako eskabideen artean, 647.685 euro banatuko dira modernizazio- eta erreforma-proiektuak egiteko; 276.000 euro eskualdatze-proiektuak egiteko; eta 27.948 euro merkataritza-digitalizazioko proiektuak garatzeko. Deialdi honetarako, guztira, 1.170.000 euroko aurrekontua bideratu zen.