Osasun Departamentuak osasun-arreta indartuko du Tuterako jaietan, dispositibo berezi baten bidez

0

2025eko Santa Ana Jaiak direla eta, Tuterako Osasun Barrutiak osasun-dispositibo berezia antolatu du uztailaren 24tik 30era bitartean Tuterako eta inguruko biztanleen osasun-estaldura bermatzeko. Arloko Zuzendaritzak diseinatutako eta asistentziazko eta ez-asistentziazko zerbitzu eta atalekin adostutako dispositibo horrek Reina Sofia Ospitaleko jarduera, Tuterako bi osasun-zentroetakoa eta entzierroetako arreta berezia antolatzen ditu. Horrek guztiak, ohi bezala, 112rekin koordinatuta funtzionatzen du.