8 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeek organo berri bat dute eragiten dieten politikei buruzko proposamenak egiteko

0

8 eta 17 urte bitarteko haurrek eta nerabeek eragiten dieten politika publikoei buruzko proposamenak egin eta iritzia eman ahal izango dute, kontsultarako eta partaidetzarako organo iraunkor berri baten bidez. Organo hori berariaz sortu da Foru Komunitateko gazteenen parte-hartze demokratikoa sustatzeko. Haur eta nerabeen Nafarroako Kontseilu berria da, eta haren osaera, antolaketa, funtzioak eta funtzionamendu-araubidea gaurko gobernu-bilkuran onartutako Foru Dekretu batean ezarri dira, Nafarroako Kontseiluaren nahitaezko aldeko irizpena jaso ondoren.