Erriberriko Antzerki Jaialdia aste honetan amaituko da, diziplina anitzeko antzerki eta zuzeneko musika eskaintzarekin. Bihar, uztailak 31, osteguna, 22:00etan La Cava agertokian, Ion Iraizozen ‘Instrucciones para Alberto González’ interpretatuko da, Gloria Marchek, Iraizozek eta Albert Pérezek osatutako taldearekin. Ikuskizun honek Nafarroako Gobernuaren Artem Pro 2024 laguntza jaso zuen, eta Madrilgo MADferia 2025 Arte Eszenikoen Azokan eta Alacant 2025eko Egile Garaikideen Erakusketan programatu zen.








