Berta Miranda Lurralde Kohesiorako Departamentuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak Noainen (Elorz harana) Nafarroako terminal intermodala hobetzeko eta modernizatzeko obren aurrerapena bisitatu du. Lanak joan den maiatzean hasi ziren, eta urte honen amaierarako amaituta egotea espero da.








