Jaialdi 2025: Unibertsitateak ere egin dio ekarpena euskal festari, ‘Zortziak Bat’ Sinposioa antolatuz diaspora hizpide

0
oplus_0

«Zortziak Bat» Sinposioa Jaialdi 2025eko egunekin bat eginez antolatu da BSU Boise State Unibertsitatean. Helburua, izenburuak iradoki zezakeenez, Euskal Herriaren eta bere Diaspopraren arteko lokarria nabarmentzea eta elkarri egiten dioten ekarpena azaleraztea, Boisera deituz arlo desberdinetako irakasle, ikertzaile eta adituak, batzuk Boise eta Idaho eta Estatu Batuetakoak, baina baita Euskal Herrikoak eta Diasporako beste leku batzuetakoak ere. Horretarako elkar ezagutza eta lankidetza nabarmendu nahi izan dira, bilkura honi «Rowing Together – Elkarrekin Arraunean» (sic) izena edo leloa emanez, euskal tradizioetan hain esanguratsua den arraun baten eta arraunlarien figura erabiliz, izan ere guztion lanaren eta lan koordinatuaren beharraren adierazgarri.

Sinposioa asteazken eta ostegunean gauzatu zen, uztailaren 30 eta 31ean BSUn, eta hitzaldi eta solasaldiekin batera, bildu zituen baita ere erakusketak, Mintzodromoak, euskal artzainek AEB Mendebaldeko zuhaitzetan utzitako lertxun-marrei buruzko errealitate birtuak gela eta bisitaldia; euskal arropa tradizionaletan oinarritutako oihal diseinu eta egungo arropa erakusketa bat Amarenak-en eskutik: BSU partaide izan zen Oñati-Boise (1974-2024) ikasle programaren 50. urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldiak, eta Iñaki Galdosen horretaz idatzitako liburuaren ingelesezko bertsioaren aurkezpena, labetik atera berri-berria; eta erantzinak ere eskatu ziren «Zer da uretzat euskalduna izatea» galderari, arrapostuak osagai bilakatuko baitira arte pieza interaktibo eta ibiltaria izango den proiektu batean.


Oihane Pardo, Amarena ekimenekoa, bere erakusketan, tradizioa berrikuntzako parte arropen arloan


Pablo Ubierna, Buenos Airesko UBAkoa, sarrera hitzaldia euskal diasporaren historia eta etorkizunaz


Errukine Olaziregik diasporan euskara ikastea hartu zuen gai, bere esperientziatik Madrilen euskara irakasle


Eneko Bidegainek musika, diaspora eta Euskal Herria eta diasporaren lokarria aztartu zituen XXI. mendean


Maider Bedaxagar-ek Euskal Herria, kantua eta literaturaren bidez azaldu zuen, zuzeneko bere kantua lagun


Sancho de Beurkoko Pedro J. Oiarzabalek 2MGko euskal beteranoen bere lanaren emaitzen lehen aurrerapena jendaurretu zuen


Nevadako Unibertsitateko (UNR) Iñaki Arrietak lertxun marrez daramaten lana, 3D errealitate birtuala lagun


Ibone Bengoetxea lehendakariordeak euskal kultura nazioartean, Etxepare Euskal Institutuarekin batera


Irene Larraza, Monika Madinabeitia eta Kinku Zinkunegi euskara eta euskal kultura munduratzeko lanez


Erakutsiz, esaterako, irakurletzak medio, euskara eta euskal kultura ikas daitezkeen munduko unibertsitateak


Hitzarmena sinatu zuten EJ-Etxeparek eta BSUk bertako Eloisa Garmendia Bieter-en geroari eusteko


Eusko Jaurlaritzako teknikari Benan Oregi, Diaspora gaietan aditua, «A new era in the Diaspora»z mintzatu zen


Larraitz Ariznabarreta elkarrizketatzaile BEOko Anna Marie Etcheverria eta Aline Izoco Elicagaray-rekin


Asier Barandiaranek euskal emigrazioaren ahotsaz hitz egin zuen, mugikortasunaz eta euskal nortasunaz


Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxea, Diasporako euren proiektu «Azken Euskal Dantza / Performance» aurkeztuz


Terryl Asla eta Olatz Sanchez-Txabarri «Zaldi Danced»ekin bertaratu ziren, sormena eta euskal mitoak


Komunikazioa eta Diasporak eta EHak elkarrekin berri izatearen garrantzia aipatu zuen EuskalKultura.eus-eko Joseba Etxarrik


Kantu tradionalek leku berezia hartu zuten Maider Bedaxagar xiberotarsaren bigarren solasaldian

John BieterZiortza Gandarias BeldarrainJohn Ysursa eta Maggan Laxalt-ek osatu dute Sinposioa antolatu duen Zuzendaritza Batzordea. Eta esker biziak eman izan zizkieten euren aurretik aitzindari eta aurrekari izandagoei, eta zenbait izen ekarri zituzten horretarako, euren irudiak aretoetan zehar kokatuz. Eurak diraWarren PepperdineJuanita ‘Jay’ HormaecheaPete CenasarrusaJohn ‘Pat’ BieterJohn ElorriagaJimmy JausoroDave Lachiondo eta Eloise Garmendia Bieter. Eskerrik asko eta txalo bero bat eskatu zuten eurentzat, «izan zirelako, garelako…»