Donostia Kulturako ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 8an hasiko da

0

Liburuxkak eskuragarri egongo dira astlehenetik aurrera, irailak 1, kultur etxetan

Donostia Kulturak 2025-2026 ikasturterako prestakuntza eskaintza aurkeztu zuen. 603 ikastaro (567 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian.

Ikastaro eskaintza
I
kastaro guztien informazio eskuragarri dago:

  • Kultur etxeetan paperean izango da astelehenetik aurrera, irailak 1

Matrikulazioa

Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita eta bi fasetan izango da:

  • Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 8an 16:00etatik aurrera, irailaren 18ra arte
  • Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 22an 16:00etatik aurrera, urriaren 5era arte

Donostia Kulturaren webgunean eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.

Kultur etxeetako matrikulazio ordutegiak

Ohiko ordutegiak irailaren 8ko 16:00etatik aurrera:

  • Intxaurrondo, Loiola, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz: 16:00-20:00.
  • Egia, Casares-Tomasene, Okendo eta Ernest Lluch: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
  • Aiete Kultur Etxea: 16:00-20:00, astelehenetan itxia (irailaren 8a eta 22a salbu).
  • Larunbatak: Okendo, Ernest Lluch eta Aiete: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
  • Igandeak: Aiete Kultur Etxea: 10:00-14:00.