- Lasterketa irailaren 3an, asteazkena, jokatuko da eta Bilbon izango ditu hasiera eta amaiera
- Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira segurtasun- eta laguntza-dispositiboaz
Irailaren 3an, asteazkena, La Vuelta 2025eko hamaikagarren etapa jokatuko da, Bilbon hasi eta amaituko dena. Lasterketak 157,4 kilometro izango ditu. San Mameseko zabaldegian izango da irteera eta Kale Nagusian helmuga.
Publizitate-karabana 12:35ean aterako da eta txirrindulariek bete beharko duten ibilbide bera egingo du. Lasterketa 13:35ean abiatuko da. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, etapa 17:20ak eta 17:41ak artean amaituko da, txirrindularien lasterketaren erritmoaren arabera.
Trafikoan eraginak
Irteera neutralizatua 13:35ean izango da Bilbotik zehar, eta Felipe Serrate kalea, Sabino Arana etorbidea, Jesusen Bihotza plaza, Euskalduna Zubia, Ballets Olaeta kalea, Eraso Jeneralaren kalea, Morgan kalea, Carmelo Bernaola tunela, BI-604, pasagunea eta BI-2704 errepideak zeharkatuko ditu. Irteera 13:51 inguruan izango da, Repsol gasolindegien parean.
Hauek dira probak zeharkatuko dituten herri nagusiak: Elexalde, Gatika, Mungia, Aresti, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Murueta, Forua, Gernika, Arratzu, Munitibar, Urrutxua, Ajuria, Muxika, Larrabetzu, Galdakao, Lezama, Zamudio, Derio, Sondika eta Bilbo.
Trafiko-etenak 60 minutu ingurukoak izango dira eta, nolanahi ere, bandera berdedun Ertzaintzaren motozikleta igaro arte.
Honako hauek izango dira eragin nagusiak:
- BI-604 errepidea 12:40 eta 14:00 artean itxiko da, gutxi gorabehera, N-637 Txorierri/Asua aldera doazen ibilgailu guztientzat; Bilboko beste irteera batzuk erabili ahal izango dira ibilbide alternatibo gisa.
- BI-631 errepidean, Mungiatik Bermeora, 19,500 eta 35,300 KP-en artean moztuko da zirkulazioa, 13:10 eta 14:10 artean, gutxi gorabehera.
- BI-2235 errepidean, Bermeotik Gernikara, 37 eta 50 KP-en artean moztuko da zirkulazioa, 13:30etik 15:15era, gutxi gorabehera.
- BI-635 errepidean, Zugastietatik Muxikara, 29 eta 33 KP-en artean moztuko da zirkulazioa, 14:30etik 16:00etara, gutxi gorabehera.
- N-634 errepidean, Erletxetatik Bilbora, 98 eta 103 KP-en artean moztuko da zirkulazioa, 15:00etatik 17:15era, gutxi gorabehera; A-8 errepidea erabili ahal izango dute bide alternatibo gisa.
Baliabideak eta informazioa
Ertzaintzak 587 agente mobilizatuko ditu txirrindularitza-proba horretan. Lasterketako segurtasun- eta laguntza-dispositiboa udaltzaingoekin elkarlanean burutuko da.
La Vuelta 2025 lasterketari buruzko informazio guztia komunikabide ofizialen bidez hedatzen da. Bilboko kaleetan izango diren eraginen berri Bilboko Udalaren webgunean emango da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia, 24 orduetan aktibo dagoena, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez ere emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.