Nafarroako Foru Ogasunak Iruzurraren Aurkako Batzordearen beste hitzordu bat deitu du 2024ko Zerga Kontrolerako Planaren emaitzak aurkezteko. Hitzordua Ogasunak hartutako konpromisoaren esparruan egin da. Konpromiso horren arabera, Batzordeko kideei Nafarroan iruzurraren eta elusio fiskalaren aurka borrokatzeko atalari dagokionez aurreikusitako urteko zifrak eta etorkizuneko ekintzak helaraziko zaizkie.








