Datorren irailaren 7an Hondarribiko Udalak Urrezko Intsignia emango dio Alberto Lasa Ansalas musikari hondarribiarrari. Hala erabaki dute herritarrek, Udalak hirugarren urtez jarraian martxan jarri duen parte-hartze prozesuaren bitartez. Prozesu horren lehen fasean, hondarribiarrek euren proposamenak aurkeztu ahal izan zituzten. Ondoren, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak proposamen horiek aztertu zituen, eta hiru hautagaitza hautatu zituen: Alberto Lasa Ansalas, Sorotan Bele musika taldea eta María Jesús Berrotaran Etxeberria
Une horretan fase berri bat ireki zen, eta herritarrek nahi zuten hautagaitza bozkatzeko aukera izan dute. Nabarmentzekoa da aurten eman den parte hartze altua, guztira 1.876 boto eman dira. Azkeneko emaitza hau izan da:
- Alberto Lasa Ansalas: 1.106 boto.
- Sorotan Bele: 413 boto
- María Jesús Berrotaran Etxeberria: 354 boto.
Alberto Lasa Ansalasi buruz
Herrigintzan lan handia egindakoa, 1991tik Parrokiko Abesbatzako zuzendaria, 1992az geroztik Txistularien Alardeko zuzendaria izana da ere. Herri Kanta Jaialdian azken urteotan Goxoki Abesbatzako zuzendaria da eta aurretik Surbesta Abesbatzakoa.